Baldintza orokorrak

  Eskaerak.



Eskaera baieztatu aurretik, konprobatu ondo neurriak, koloreak, kodeak eta prezioak, prestaketa prozesua berehala hasten bait da. Korreoz, telefonoz, faxez, posta elektronikoz edo aurrez-aurre egin daiteke eskaera. Segurtasuna bermatzeko  eskaeraren kopia  bat bidaltzen badugu ere, erantzunkizunik ez dugu hartzen telefonoz egindako eskaeretan. Eskaera bakoitzeko gutxienekoa  30 € dira, nahiz eta materialaren prezioa gutxiago izan.

Faxa 24 orduz zabalik. Posta elektronikoa: iraegui@iraegui.com

Emateko epea 3 eta 30 egun bitartekoa izango da, beti ere produktuaren eta fabrikazioaren arabera. Eskaera egiterakoan emango da informazio hau.

Garraioa



Gurekin hitzarmena daukaten agentziek egingo dute garraioa. Produktuaren araberakoa izango da prezioa, Kanariar Uharteak eta atzerria ezik.

Erreklamazioak.



Materiala kaltetuta badago edo kaxak egoera txarrean badaude, ez onartu bidalitakoa, eta jakinarazi 24 ordu pasa baino lehenago. Erreklamazioa berehala  egingo dugu, baita material berriaren bidalketa ere.
24 ordu pasa eta gero, garraioaren bermea  ez da indarrean egongo.

Enbalatzea.



Kartoiozko enbalajean bidaltzen da ohiko materiala, berezoak ezer ordaindu gabe. Enbalaje bereziak edo egurrezkoak prezio netoetan fakturatuko dira eta beharrezkoak izango dira hainbat produktuentzat: plafoi konpletuak, neurrira egindako sustratu flexibleak, eta abar...

Itzultzeak.



Garraioak eragin ez duen beste edozein gorabehera, hurrengo zazpi egunetan jakinarazi behar da. Erabili ez den materiala bakarrik onartuko dugu bueltan, Rotulos Iraeguik aurretik onartu ondoren.  Garraioa ordainduta  bueltatu behar da materiala. Fakturatutako balorearen %80 abonatuko da, eta gainontzekoa berregokitzeagatik  eta biltegian edukitzeagatik fakturatuko da, gutixienik  30€. Itzulketa  Iraeguiren  erruz bada, materiale  berria  ordainduta bidaliko da, beti ere gurekin hitzarmena daukan agentziarekin.


Bermea.



Bi urteko bermea  izango dute gure produktuek, lanparek ezik, eta erabilpenak edo apurketak eragindakoak ez badira.  Iraeguik ez du erantzunkizunik izango erabilitako materialetan.

Prezioak.



Komenigarria da  egunean baieztatzea prezioa. Ezaugarri teknikoak, neurriak eta prezioak aldatu egiten dira aurretik ezer esan gabe. Prezioak helbide elektroniko honetan ikusi daitezke: www.iraegui.com.
Aurrez ordaindu behar dira salmentak, kreditu txartelez edo  bankuko trasferentziaren bitartez, eta ez da txekerik onartuko.



Jusisdikzioa.



Baldintza hauek Rotulos Iraegui, S.L. eta bezeroen artean hitzartutakoak  dira. Eskaerak onartzea, baldintza hauek onartzen suposatzen du. Baldintza hauen edozein aldaketa bi aldeek onartuko beharko dute, eta idatziz adierazita egon beharko da. Desadostasuna badago, Eibarko epaitegia izango da auzia konponduko duena.